ZEPO ZAPO

Zepo frontean dago, toki arriskutsu batean, trenbidearen erdian zai egoten den bezala. Halako batean, bera bezalako beste bat agertzen da, bera bezalakoa baina desberdina. Beste uniforme bat, beste portaera batzuk, baina bestearekiko beldur, ausardia eta aurreiritzi berak. Bi soldadu etsai aurrez-aurre. Eta gerra hasten da…

Beharbada gerra arraroa izango da. Beharbada pertsonaiek ez dute zertan tirorik egin behar. Pertsonaiek jakingo dute hitzek, begiradek eta keinuek armek baino gehiago zauri dezaketela. Dena den, biek konpartitzen duten unibertso berezi horretan beraien gatazkek, irudimenezko bidaiek, hurbilketek eta urrunketek aurrera egiten duten bitartean, zerbait bitxia gertatzen da. Bakoitzak ezin aitortuzko sentsazio gisa gordetzen duen sekretua dauka: Bestearekin ondo egoten dala. Adiskidetasuna piztu da.

Egutegia

7 Otsaila 17:00

BERRIZ Kultur Etxea

Laguntzarekin:

logo de la diputación foral de Bizkaia logotipo del gobierno vasco logotipo de etxepare euskal institutua Financiado por la Unión Europea-Next Generation EU

Parte hartzen ditugun elkarteak:

logotipo teveo logotipo pateacalle logotipo de artekale

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa – Europa egiteko modu bat

MIMO ANTZERKIA TALDEA MARKELIÑE MIMO TALDEA S COOP Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren onuraduna izan da, eta bere helburua ETEen lehiakortasuna hobetzea da, eta horri esker, Nazioarteko Marketing Digital Plana jarri du abian atzerriko merkatuetan sarean duen posizionamendua hobetzeko helburuarekin. 2023. urtean zehar. Horretarako, Bilboko Merkataritza Ganberako XPANDE DIGITAL Programaren laguntza izan du.