CARBON CLUB Markeliñeren jatorrizko sorkuntza lana da, aire libreko espazioetarako egokia. Horrez gain, meategiko gizon-emakumeei mirespenez eskainitako begirada zuzena ere bada.
Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute, kabaret bitxi honen atze oihal gisa.
Musika has dadila eta bonbillak piztu daitezela… Emozioa, komikotasuna eta edertasun plastikoa piztu daitezela!
Hau CARBON CLUB da. Ongi etorriak!
Iraupena: 60 min.