Antzerkia baino gehiago

Konpainia profesional gisa antzerki munduan egiten dugun ibilbideaz gain, MARKELIÑEn uste dugu ezinbestekoa dela arte eszenikoekin eta antzerkiarekin erlazionatuta dauden egitasmoak sustatzea eta bultzatzea. Kultura sustatzen, hurbiltzen eta gizakiarrago bilakatzen duten jarduera paraleloak aurrera eramateko aukera izatea ezinbestekoa da gure ingurunearen garapenerako.

MARKELIÑEtik honetaz arduratzen gara:

  • ZUGAN NI

    Zugan Ni, urtero, ikasturtean zehar, 13 eta 18 urte arteko gazteei eskaintzen zaien antzerki jolaserako gunea da, eta prozesu horretan sortutako ikuskizunen Erakustaldia (Zugan Ni Jaialdia) barne hartzen du. Arratia eta Durangaldeko 100 gazte inguruk konpartitzen dute arte eszenikoetarako zaletasuna bultzatzen duen esperientzia hori.

    Más información

    Zugan Ni Zugan Ni
  • COMUNICACIÓN Y PUBLICOS COMUNICACIÓN Y PUBLICOS

    CKOMUNIKAZIOA ETA HARTZAILEAK

    Ametx Erakundearekin elkarlanean, Markeliñek kultur programazioko jarduerei buruzko Presentziazko Komunikazio eta sare sozial proiektua koordinatzen eta kudeatzen du. Bazkideei, ikastetxeei eta ikus-entzule guztiei zuzendutako sustapen programa horren helburua, herritarrek kultur eskaintzan parte hartzea eta horretaz gozatzea da.

  • H.A.T (Haur Antzerki Topaketa)

    Urtero, ekainean, Markeliñek eskola antzerki Erakustaldia koordinatzen eta antolatzen du Zornotzako zenbait ikastoletako eta ikastetxetako taldeentzat. Aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu, proposamenek merezi duten ikusgarritasuna erakuts dezaten.

    H.A.T. H.A.T.
  • CURSO DE TEATRO CURSO DE TEATRO

    ANTZERKI IKASTAROA

    Urrian helduentzako antzerki ikastaroa hasten da. Antzerki praktikako ariketak jasotzen dituzten saioetan zehar, taldeak, ekainean jende aurrean aurkeztuko den ikuskizuna sortzen du. Esperientzia horrek zaleek osatutako antzerkia sortzen du, erakusten den eskaintza profesionalarekin batera.