Konpainia

25 urte baino gehiago ikusmen-antzerkian jatorrizko sorkuntza

Interpretazioa
Objektuekin lan egitea
Olerkigintza
Dramagintza

Markeliñek oso estilo pertsonalarekin sortzen ditu ikuskizunak. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna, objektuei eta lengoaiei buruzko ikerketa… egiteko modu bat osatzen duten elementuak dira. Eta horrekin batera, jatorrizko sorkuntzaren eta egunerokotasunaren aldeko apustu garbia. Bizi garen munduarekiko eta garaiekiko konpromisoa erakusten duten istorioak sortzen ditugu. Gure uneari eta oroimenari begirada kritikoa eskainiz. Istorio horietan, beren gatazkak eta kontraesanak modu ederrean eta adimentsuan ikustearen plazera sentitzeko aukera eskaintzen zaie ikus-entzuleei, ikus-entzuleak, batzuetan oso txikiak diren iradokizunetan, unibertsaletan, emotiboetan, poetikoetan… oinarrituz eraikitzen dituen istorioetan, hain zuzen ere. Sortzen dugunean ez ditugu baztertzen sorkuntza libreak berezko dituen intuiziozko tresnak eta, horrela, funtsarekin eta exijentziarekin koherente izanik, ezaguna den moldea apurtu eta lurralde eta lengoaia eszeniko berrietan aritzen gara.

Espazio handietarako, irekietarako, itxietarako, aretoetarako, adin guztietarako eta leku komunetarako sortzen dugu. Eremu bakoitzean lengoaia propioa duen talde batentzat egiten da lan, sorkuntza lan jatorrizkoak, irudimenez beteak eta harrigarriak proposatuz. Hori dela eta, Markeliñek presentzia finkatua du antzerkiaren panoraman, eta azpimarragarria da bere proposamenek nazioarteko hainbat tokitan parte hartu izana, Frantzian, Belgikan, Herbehereetan, Austrian, Alemanian, Ingalaterran, Finlandian, Kroazian, Errumanian, Portugalen, Irlandan, Mexikon, Kolonbian, Dominikar Errepublikan, Hego Korean, Marokon…