PSIKE

Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea erakutsiko ditu, ez duelako lortzenaintzatespena eta txaloak jasotzeko nahia.

“Buru handi” barrutik datozen barreek artistari iseka egiten diotela dirudi. Ahots probokatzaile horiek isilarazteko ahaleginean, artistak bere kontzientziaren mamuekin egingo du topo. Onirikoa arrazoiari gailentzen zaion bidaia zorabiagarrian lagunduko dioten izaki kontrolaezinak. Ustekabeko aldaketak dituen eta apurka-apurka ahultasun baten susmoa iradokitzen digun benetako abentura: definitzen gaituen baina gure kontroletik eta borondatetik kanpo dagoen barneko bizitza sekretu baten existentzia.

Azkenean, artistak bere txaloa lortuko du eta, agian, mugitzen gaituena hori dela aitortu beharko dugu. Besteek ezinbestean gu aintzatetsi beharra.

Gaueko kale ikuskizuna.
Formatu ertain-handia, helduentzat.
Iraupena: 60 min.
PSIKE_02

2020/07/15

AMOREBIETA - ETXANO

2020/07/17

Erreboteko Plaza
22:30etan
VILLABONA

2020/07/30

Seber Altube Plazan
22:30etan
ARRASATE

2020/08/08

Kiroldegian
22:00etan
ERRENTERIA

2020/08/22

22:30etan
DURANGO

2020/09/13

20:00etan
GALDAKAO