KARTOIBIRAKA ANTZEZLANAK INDIAN OSPATUKO DU BERE 20. URTEURRENA

Duela denbora gutxi hasi dugun 2018. urteak, Hego Korean hasi berri diren neguko joko olinpikoez gain, Indiak “8th THEATRE OLYMPICS 2018” izenekoak jasoko ditu. Otsailaren 17tik apirilaren 8ra, herrialde hartako hamazazpi hiritan, munduko leku guztietatik etorritako ikuskizunak eskainiko dira.

Markeliñe taldeak “Kartoibiraka” ikuskizunarekin hartuko du parte Joko Olinpiko horietan, martxoaren 6an New Delhin eta martxoaren 8an Kalkutan. 20 urte bete dituen proposamena da, eta zaila da maila handiko topaketa horretan ospatzea baino modu hoberik aurkitzea, Indian dagoen "Instituto Cervantes"-en eskutik.

1998an estreinatu zenetik, Markeliñeren lana etengabe eskaini da nazio eta nazioarte mailan, programazioetan errepikatu egin da eta hainbat belaunaldik ikusi ahal izan dute.

“Kartoibiraka” antzezlana berritzailea izan zen estreinatu zenean, Umeentzako Ikuskizun hoberenaren FETEN 1999 eta MAX 2000 sariak lortuz. Ikuskizun horrek, familia osoari eta umeei zuzendutako antzerkiaren generoa ulertzeko beste modu bat planteatu zuen, antzerkiko lengoaia berriak proposatuz, ikus-entzule txikiek edo helduek, iradokizunean oinarrituz, istorio unibertsalak, poetikoak eta zirraragarriak eraiki ditzaten. Markeliñeren ezinbesteko ezaugarria, bere ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko orduan.

“THEATRE OLYMPICS” 1993an sortutako ekimena da, Grezian, Theodoros Terzopoulos antzerki zuzendariaren, Heiner Müllerren, Robert Wilsonen edo Nuria Esperten eskutik, besteak beste. Topaketa horretan sektoreko nazioarteko figura azpimarragarriak elkartzen dira. Antzerki trukerako plataforma gisa sortu zen, arte eszenikoetako partaide guztien artean sinergiak sortzeko.

“Kartoibiraka” antzezlanak, antzerkia egiteko modu atenporala, unibertsala eta xumea konpartitu ahal izango du Indian. Azken finean, gure hiru protagonistek munduari bira emango diote, biltegitik irten barik, eta garraiobide gisa kartoizko 80 kaxa erabiliko dituzte.

Irudien galeria

Logos-Kartoibiraka-MARKELIÑE