MARKELIÑEK, BERE “BIRA INTERNAZIONALA” SANT PETERSBURGOSEN JARRATITUKO DU.

2018ko otsailan, Markeliñe Indian egon zen “Kartoibiraka” ikuskizuna aurkezten. Oraingo honetan, bere hurrengo helmuga Rusia izango da.

Markeliñeren lehengo aldia da herrialde honetean eta estreinaldia “Andante” ikuskizunarekin izango da Sant Pertersburgoseko VIII. International Festival of Street Theatres “Yelagin park”ean. Abuztuaren 4an eta 5ean, era poetikoan, hitzik gabe, eta umore zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen dituen mozorro-antzerkia aurkeztuko dute.

2014ko Fira de Tàrrega jaialdian estreinatu zenetik, ANDANTE etengabe ibili da gure muga barruko eta kanpoko jaialdi azpimarragarrienetan. Euskadiko Kaleko Ikuskizun Hoberenaren Saria jaso du 2015eko Leioako XVI. UMORE AZOKAN.

Rusia ondoren, ibilbide internazionalari, Frantzia ( Potes de Marmot's Jaialdia- Guillestrs), Brasil (MIRADA Jaialdia - Santos), Eslovakia (Amplion Jaialdian - Banská Stiavnica), Errumania ( FITC - Bucarest) eta Mexico (XLVI. Cervantino Nazioarteko Jaialdia - Guanajuato) jarraituko dio.

Irudien galeria

Salamanca-ANDANTE-MARKELIÑE_02