Maiatzean, Tokion ospatu beharko zen ASSITEJ Munduko 20. Biltzarrean, baina COVID-19 dela eta, antolatzaileek erabaki dute kongresua 2021ko martxora atzeratzea. Arrazoi horrengatik, Markeliñe konpainiak hilabete batzuk itxaron beharko ditu "Euria" antzezlana biltzarran eskaintzeko. Aurkeztutako 1.400 eskaeretatik, bakarrik 25 proposamenak aukeratu dituzte eta "Euria" ikuskizunak haien artean dago.
Markeliñek, lehengo aldiz Japonian, lan hau aurkeztuko du. Proposamen honetan,
maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz
egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun
denbora guztiari buruz.
"Euria" ikuskizunak FETEN Saria eta"Cornel Todea" Sariak besteak beste jaso ditu.