MARKELIÑEK “JULIETAS, ROMEO CIRCO” LANAREN ESTREINALDIAREKIN EMANGO DIO HASIERA 2019. URTEARI

Gabonetako jaiak amaitu eta berehala, Markeliñe taldea, aretoko bere ikuskizun berria Zornotza Aretoan estreinatzeko prestatuko da: “JULIETAS, Romeo Circo”. Oraingo honetan, Zornotzako konpainiak literaturako klasiko bat “Romeo eta Julieta” erabiliko du berriro ere, lan berritzailea eta garaikidea aurkezteko. Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez.

Romeo eta Julieta narratzaileak airera botatzen dituen bi kapela dira. Hori da agertokian dauden bost antzezleek ikus-entzuleari bi kapela horien istorioa abian jartzen duen puntua. Trapezioak, zintak, uztaiak eta malabarrak maitasunaren, pasioaren eta bizitzaren ahultasunaren konpasean mugituko dira.

Estreinaldirako aukeratu den eguna, 2019ko urtarrilaren 7a, ez da kasualitatea, egun horretan Zornotza Aretoak 25 urte beteko dituelako. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko, Markeliñek “JULIETAS, Romeo Circo” aurkeztuko du. Horrez gain, Zornotza Aretoa, dagoeneko finkatuta dagoen konpainiaren ikuskizun gehienak lehen aldiz ikusi ahal izan diren gunea da. 2019an Markeliñe ere ospakizunetan egongo da, 35 urte beteko baititu agertoki gainean.

 “JULIETAS, Romeo Circo”

2019ko urtarrilaren 7an – 19:00etan

2019ko urtarrilaren 11n– 20:15ean

Zornotza Aretoa. (Amorebieta – Etxano)

Irudien galeria

Julietas-Markeliñe_04