"CRUSOE" ANTZEZLANAK, MUSIKA ONENAREN FETEN SARIA 2020 JASO DU

Markeliñe konpainiak Musika Onenaren FETEN saria jaso du “Crusoe” ikuskizunagatik. Ikusle guztientzako proposamen honetan, Dafoeren klasikoari buelta txiki bat ematen diote. Bizitzaren metafora iradokitzailea, irudimenezkoa eta dibertigarria kontatuko dute hiru antzezle eta musikari baten bitartez. Roberto Castro musikariak, hainbat musika-tresnaren bidez obraren soinu-ingurunea sortzen ditu.
 
FETEN, Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azoka, otsailaren 9tik 14ra egin da Gijonen. Alde batetik, haurrentzako eta gazteentzako azken nobedade eszenikoak aurkezten dira,  eta bestetik sektoreko profesionalen topagune garrantzitsueneretako bait da. Hainbat proposamen berri ikusi ahal izan dira urte honetan, eta agerian geratu da antzerkigintzaren maila handia dela. Zorionak irabazleei!

Irudien galeria

Cusoe Sala-Markeliñe_04