IRAILAN, “EURIA” IKUSKIZUNAK, BIRA INTERNAZIONALA HASIKO DU

Markeliñe antzerki taldeak  aste honetan Santosera (Brasil) doa Mirada 2018 Antzerki Jaialdian parte hartzeko  “Euria” ikuskizunarekin.

 “Euria” ikuskizunak, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz hitz egiten du. Zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora nekagarri horri buruz hitz egiten du. Eta, jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du.

Urrian, “Euria” ikuskizunak Bucharesten bere euritakoak irekiko ditu 10, 100, 1000 Stories Jaialdian parte hartzeko.

Markeliñek bi jaialdiak oso ondo ezagutzen ditu. 2016an “Andante” antzezlanarekin Mirada Jaialdian egon zen eta 10, 100, 1000 Stories Jaialdian, 2015an “Uharte Ezezaguna” eta 2017an “Kartoibiraka” ikuskizunekin.

 

Irudien galeria

Euria-Markeliñe-02-web