“EURIA (LLUVIA)” ANTZEZLANAK BI SARI IRABAZI DITU FITC 2018.

Markeliñe antzerki taldeak bi sari jaso ditu Bukaresteko, International Theatre Festival for Children – FITC ‟100, 1.000, 1.000.000 Stories”:

-        “Cornel Todea” Saria (Ikuskizun hoberena): Ploaia (Euria – Lluvia).

-        Emakumezkoen antzezpen hoberenaren saria: Nerea Martinez.

EURIA (Lluvia)ikuskizunak, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz hitz egiten du. Zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora nekagarri horri buruz hitz egiten du. Eta, jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du.

Irudien galeria

Premio