“EURIA” IKUSKIZUNAK, ARABIAR EMIRERRI BATUETAN ESKAINIKO DITU URTE HASI BERRIAREN LEHENENGO EMANALDIAK

Markeliñe konpainiak, datozen asteetan Sharjah-era (UAE) bidaiatuko du, Sharjah Fringe 2020 Jaialdian parte hartzeko. “Euria” ikuskizuna, zazpi egunez eskainiko da hiriko Al Majazi 1 auditorioan.

“Euria” ikuskizunak, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz hitz egiten du. Zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora nekagarri horri buruz hitz egiten du. Eta, jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. Antzezlana metafora bisualak, umore ukitua eta poesiaz beterik dago.

Sharjah, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburu kulturala da eta honek egiten du  Sharjah Fringe 2020 Jaialdia ospatzeko leku aproposena izatea. 17 egunetan, 600 ikuskizun, txotxongilo, magia, dantza eta kale-antzerkiak eskainiko dira, Ekialde Ertaineko jaialdi garrantzitzuetariko batean bihurtzeko.

Irudien galeria

Euria-Markeliñe-02-web